XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laukiaren diagonalak

Bideak

Begira nolako laukiak lortu diren lau herri hauetan batetik bestera bide zuzenak egitean:

Marra itzazu behar diren bide guztiak herri batetik bestera zuzenean joan ahal izateko.

Diagonalak eta laukiak

a) Marra itzazu lauki batzuk eta esan zenbat diagonal dauzkan lauki ganbilak eta lauki ahurrak.

b) Ikusten al duzu desberdintasunen bat lauki ganbileko eta lauki ahurreko diagonalen posizioan?

Diagonala

Laukiaren diagonala ondoz-ondoko ez diren bi erpin lotzen dituen segmentua da.

Adibidea:

AC eta BD laukiaren diagonalak dira

Diagonalak eta paralelogramoak

a) Egitzazu era askotako paralelogramoak eta marratu berauen diagonalak.

b) Bildu taula batean paralelogramo desberdinen diagonalek dituzten ezaugarriak zehaztuz: DIAG. PERPENDIKULARRAK edo DIAG. EZ-PERPENDIKULARRAK diran eta Luzera berdina ala Luzera desberdina duten.

c) Non ebakitzen dute elkar paralelogramo guztien diagonalek?